Beheko testua: Udala / Argazkia: MB artxiboa.
Urriaren 25 eta 27an eta azaroaren 3, 5, 8 eta 10ean izango da, 14:00etatik 16:00etara, Kulturaten, Jorge Malcorra adituak gidatuta eta helburu du erakusleihoak erakargarriak izateko gakoak ezagutaraztea merkatariei.
IbaiArte Merkatari Elkarteak eta Arrasateko Udalak erakusleiho ikastaroa antolatu dute gabonetako kanpainari begira.
12 orduko ikastaroa izango da, erakusleihoek arreta erakar dezaten beharrezko ezagutzak ikasteko. Ikastaroan, parte-hartzaile bakoitzak, norbere erakusleihoa osatzen duten elementuak diseinatuko ditu eta Gabonetako erakusleihoa garatzen lagunduko zaie.
Izena emateko aitziber@debagoiena.eus helbidera edota 688734149 WhatsApp zenbakira idatzi behar da urriaren 13a baino lehen. Doako ikastaroa da eta asistentzia mugatua izango da. Soilik 10 plaza geratzen dira betetzeko!