Aste oso bat Lanzaroteko hotel baten barruan eman behar izan dute, koronabirusaren ondorioz bertan behera utzitako hegaldien ondorioz.
Lorea Oribe, Ion Merino eta hauen seme Amets-ek azkenean bueltako hegaldia hartu ahal izan dute, astebete hotel barruan egon behar izan ondoren. Jon Merino azaldu duenez “bidaila luzea izan da. Goizeko 8:00etan joan ginen aireportura, eta hegaldia 13:45ean irten zen. Madrilera heldu genuenean Ziorlako taxilari bat zegoen guri zain”.
Arrasatearrak esplikatu duenez, “asko harritu gaitu Madrileko aireportua eta kaleak hain hutsik ikustea. T4an ehunka hegazkin geldi ikusi ditugu”. Orain 15 eguneko koarentena egin beharko dute bidaiatik kutxatuta etorri diren egiaztatzeko.