Merina Gris hirukote misteriotsua Kooltur Ostegunean arituko da

0
622

Testua: Kooltur Ekintza / Bideoa: Merina Gris.

Ostegun honetan, apirilak 7, Merina Gris taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Merina Gris Donostialdetik datorren hirukote misteriotsua da musikari eskarmentudunek osatzen dutena. Lotsagabekeria, abangoardia, dantza-zaletasuna, popa, post-rocka, elektronika, lelo pozoinduak eta beste batzen dituzte haien eskaintzan.

Kaleratu berri duten ‘Zerua orain’ estraineko diskoa aurkeztera datoz, eta zinez jakinmina pizten dabil taldea.

https://www.facebook.com/Merina-Gris-110954354087008/

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen