Gaur (asteartea) eguerdiko 14:00 aldera Aizkorri mendilerroan zegoen mendizale bat ondoezik sentitu da.
Argazkia: EZEUMA.
“Mendi-lasterkaria Aratz mendian zegoen hipotermia arin batekin” Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Atalak azaldu duenez.
Laguntzaile hauek berotan sartzen lagundu eta hidratatu dute. Osakidetzak eta Aguraingo suhiltzaileek ere erreskatean parte hartu dute.
Ondoren, ondoezik sentitutako laguna Ertzaintzaren helikopteroan ebakuatu dute, eta Arrasatera ekarri dute, Arruena parkera.
Bertako jardueran Arrasateko Udaltzaingoak ere parte hartu du, eta erreskatatutako pertsona anbulantzian osasun-zentrora ekarri dute.