Mendi-txirrindularitzan ere gogor aritu dira Dorletako Amako gazteak

0
389

Beheko testua eta argazkia: DATXE.

Dorletako Amako txirrindulariek izugarrizko maila erakusten jarraitzen dute txirrindularitzako arlo desberdinetan.

Astebukaera honetan Azpeitiko errepideko lasterketa bertan behera geratu zen. Baina igandean Oiartzunen Gipuzkoako Mendi Bizikletako Txapelketa eta Open Euskadi XCO jokatzen zirenez, zirkuitua aprobetxatuz larunbatean eskolarteko txirrindularien lasterketan parte hartzeko aukera izan zuten.

Ez zen partaidetza handia izan baina maila bikaina erakutsi zuten parte-hartzaile denek, ikusita ibilibidea helduek egiten zutenaren zati bat zela eta gogor xamarra zela. Horrela datorren urtean kadeteetara pasatzen direnek ibilbideak nolakoak diren ikusteko aukera izan zuten.

Alebinetan Katixa Navarro eta Markel Diaz izan ziren parte-hartzaileak. Katixa Navarro izan zen lehenengo neska. Infantiletan Manex Larrañaga eta Unai Ormaetxea izan ziren parte-hartzaileak, aurkari gogorrak izan zituzten, Otxe taldekoak etxean korritzen baitzuten eta ibilbidea ongi ezagutzen zuten. Azkenean Larrañaga bigarren postuan sartu zen helmugan eta Ormaetxea laugarrenean.

Hurrengo astebukaerari begira etxean izango dugu lasteketa ia denok zortea duten eta giro ezin hobea lortzen dugun Markuleten larunbatean arratsaldeko 16:30ean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen