Mendebaldeko Saharako herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute gaur

0
557

Asteburu honetan hainbat saharar elkarte bildu dira Laubiden sahara aske bat eta sahararren autodeterminazio eskubidea defendatzeko. Bertara hainbat herritar hurbildu dira sahara libre bat eskatzeko asmoz. Arrasatear askok bat egin nahi izan dute beste herri batzuetan ere egin den ekimenarekin, Aretxabaletan esaterako. EH Bilduko ordezkariak ere bertan egon dira elkartasuna ematera.

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) Gobernuak ohar baten bidez adierazi duenez, “Premiazko deia egiten die Mendebaldeko Saharan interesak dituzten munduko herrialde eta erakunde edo norbanako guztiei, euren jarduerak bertan behera utz ditzaten, edozein motatakoak direla ere, lurraldea gerra egoera irekian baitago”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen