Meme onenaren saria Olatz Zuazubiskarrek irabazi du, euskarari buruz meme onenaren saria Haizea Aranak, eta zozketa bidez aukeratutakoa Aimar Elortzak.
Testua eta argazkiak: AED.
Asteburuan bukatu zen Ibai-Arterekin batera antolatu dugun “Memegileak” euskarazko memeen lehiaketa eta dagoeneko baditugu irabazleak:

1. Meme onenaren saria, Ibai-Arteko dendetan gastatzeko 100€ bonotan, Olatz Zuazubiskarri

2. Euskarari buruzko meme onenaren saria, 60€ bonotan, Haizea Aranari

3. Zozketa bidez aukeratutako saria, 40€ bonotan, Aimar Elortzari
Denera, 99 meme jaso ditugu, gehienak arrasatearrek bidalitakoak baina baita kanpoko memegileek ere.
Honenbestez, AEDren izenean, eskerrak ematea parte hartzaile guztiei eta Ibai-Arte elkarteari.





Aurkeztu diren meme guztien bideoa igo dugu facebookera: https://labur.eus/9yKXo
eta gure blogera: https://blogak.goiena.eus/aed-elkartea/memegileak-lehiaketa/
Luzetxo geratu da baina merezi du!!