Mekanikari, zerbitzari, irakasle,… bana behar dira Arrasaten

0
980

Testua: Lanbiden / Mondraberrik euskaratua.

Zuzendari komertziala:

MCCren enpresa batek, nazioartean diharduena, zuzendari komertzial bat behar du. Estrategia komertziala aurrera eramateaz eta salmenta-plana diseinatzeaz arduratuko da. Baita kontu handienak kudeatzeaz eta aurrekontu komertzialak zehazteaz Zuzendari Orokorrarekin batera. Horretarako guztirako, talde komertzial baten buru izango da, bere ardurapean egongo dena.

Betebeharrak: Formakuntza: Ingeniaritza edo Lizentziatura. Hizkuntzak: Ingeles maila altua beharrezkoa da eta frantsesa edo/eta alemaniera baloratuko dira. Esperientzia: Beharrezkoa da sail komertzialean ardurazko postuetan esperientzia izatea, bai plan komertzialak egiten, bai bezeroekin nazioartean negoziatzen.

Bilatzen ari gara negozio ikuspegia eta ikuspegi estrategikoa duen pertsona bat, erabakiak hartzeko ahalmena duena, harremanetarako gai dena, dinamikoa eta proiektuarekin konprometitua. Beharrezkoa da sarritan bidaiatzeko ahalmena izatea. Lan-eskaintza honen kodea Infojobsen: 498524.

Irakaslea:

8 eta 16 urte bitarteko haurrekin eta gazteekin tailer teknologikoak egiteko. Ikasgaiak ondokoak izango dira: Robotika, Bideojokoen Diseinua, Programazioa, 3D Inpresioa, Elektronika,… Gainera, ikas-materiala enpresarekin garatzen lagunduko du. Lan-eskaintza honen kodea Infojobsen: 498325.

Mekanikari:

Autoen mekanikoa. Autoaren ordezko piezak eta osagarriak muntaiaz eta intalazioaz arduratuko da, eta mekanika azkarraren lan guztiak egingo ditu, besteak beste, neumatikoen muntaia, olioen aldaketak, filtroak,… baita mekanika astunaren beste lan batzuk (enbrageak, distribuzioak, eta abar).

Beharrezkoak dira: Lanbide heziketa Elektromekanikako Gradu Ertainean edo Automozioko Goi Graduan. Urte bateko lan-esperientzia gutxienez. Lanpostu honetan bizilekua izatea. Autoaren mekanikan, elektrizitatean eta mantentze-lanetan ezagutzak izatea. Lan-eskaintza honen kodea Infojobsen: 498276.

Zerbitzaria:

Kamarero/kamarera bat behar da Taberna-Kafetegi baterako. Beharrezkoa da sukaldaritzaren sektorean gutxienez urte eta erdiko esperientzia izatea.

Lanegun osoan jardun ahal izatea eta itxura ona izatea. Pertsona tratatzeko gaitasuna izatea, azkartasuna, antolatzeko ahalmena, arduratsua izatea eta enpresarekin konpromisoa izatea.

Funtzioak: Taberna-kafetegi bateko barran zerbitzua emateko esperientzia, baita biltegia antolatzeko ere. Eskaeren eta kaxaren kontrola. Lantokia prestatzea eta egoera onean mantentzea. Euskara positiboki baloratuko da. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162021007372.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen