Blogeko argazkiak: Mendia bilduma eta JMVM.
XIX. mendeko Arrasate txiki eta erdi baserritar erdi industrial hartan medikuntzaren zerbitzua nahiko eskasa zen, alde guztietatik begiratuta. Fakultatibo eta botikarien zerrenda egitea ezinaren hurrena litzateke, oso-oso konplikatua baita udal kudeaketari dagokionez herriko mediku eta botikari titular izan zirenen datuak behar bezala aztertzea.