Javier Ugartetxeren argazkiari “murgildutako mina” izena jarri diote. Izan ere, Aragoiko paraje hau “ederra da baina bere historia ezagutzeak zapore gazi-gozoa uzten dizu”.
Embalse de Mediano Huescan dago, eta argazkia aurkeztu duen lagunak azaldu du “paraje ederra den arren, bere historia ezagutzeak zapore gazi-gozoa uzten dizu, Medianoko herritarren sufrimendu guztiarengatik, euren etxebizitza egun batetik bestera abandonatu behar izan zutelako”.
Zuk ere Udako Mondraberri Lehiaketan parte har dezakezu, hain zuzen, argazki bat, bi edo hiru mondraberri@gmail.com helbidera bidaliz. Emailean ondoko datuak jarri behar dira:
- Argazki egilearen izen-abizenak
- Argazkiak erakusten duen lekuaren izena
- Esperientzia horri buruzko komentario bat
Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta irudiak argitara emango ditugu egunkari digital honetan. Irudiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.
Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.