Framea eta kartela: Matraila Kirol Taldea.
Taldearen helburu garrantzitsuena “Arrasaten daukagun arazo bati erantzun bat ematea” da. Horretarako “kirol-espazio bat sortu nahi dugu, non kirola modu seguru eta doako batean egin ahalko den”.
Bertan “ez da inor epaituko bere jatorri, sexu edo eta klase soziala dela eta”. Aurrera begira, “antolatuko ditugun ekintzetan parte hartzera deitzen zaituztegu”. Talde berriak ondoko komunikatua plazaratu du:
“Arrasateko gazte talde bat gare, eta herrixen igerri dogun hutsune haundi bati erantzuten gatoz. Bada denporatxo bat konturatu gitzela kirol minoritario dien hainbat kontaktu-kirol egiteeko herrixen daukogun zailttasunaz; gaztiok horreik kirolok debalde eta modu seguru eta aske baten egitteko daukogun zailttasunaz, hain zuzen be”.
“Horren arazorren harire, urtebete daroiegu talde moduen antolatute, udaletxiaz debaldeko espazio libre, seguru eta autogestionau adostu guran. Izen be, horreik izengo die geure baloriek, biherrezkotzat jotzen dittugunek proiektuek aurrera egingo badau”.
“Batetik, eta esan dogun moduen, proiektu autogestionau bat izengo da, eta ez da antolatuko kanpoko iñungo instituzió edo enpresetatik. Holan, erabiltzaillion askatasune eta seguridadie zaindduko die. Arrasateko gaztion arteko auzolana bultzetuko da eten barik, edozein herritarrek aktiboki parte hartu ahal izengo dauen esparru herrikoie izengo da eta”.
“Bestetik, argi itxi gure dogu gune guztiz antifaxista izengo dala, eta ez dogule onartuko iñoren kontrako erasorik, edozein dala be haren jatorrixe, sexue edo klase soziala. Ez dogu ametiruko, hortaz, Matraila bizi dan artian, iñor jazarriko dauen ezelako inddar zapaltzailerik”.
“Esan biherrekuak esanda, Mondraueko gazte danei dei egitten dotziegu hemendik aurrera egingo dien ekintzetan parte hartu daixien. Eukiko dozue geure barri”.
Matraila kirol-taldea Instagramen





