Matraila kirol taldea jardueraz betetako egutegiarekin aurkeztu da

0
687

Matraila kirol talde berriak aurkezpen ofiziala iragarri du, datozen egunetarako antolatutako ekitaldiekin. Ekimenaren helburua da Arrasaten kirol gune seguru eta doakoa sortzea. Horretarako, boxeo entrenamenduak, futbolin txapelketa, pilota partida eta TVT DJ saioa antolatu dituzte.

  • Martxoak 27: Boxeo entrenamendua 18:00etan Monterronen.
  • Apirilak 4: Boxeo entrenamendua 18:00etan Gaztetxean, eta ondoren futbolin txapelketa.
  • Apirilak 17: Kirol jardunaldia boxeo entrenamenduarekin 12:00etan Gaztetxean, pilota partida 18:00etan Zaldibarren eta DJ TVT saioa 01:00etan Gaztetxean.

Taldearen helburu garrantzitsuena “Arrasaten dugun arazo bati erantzuna ematea da”. Horretarako, “kirola segurtasunez eta doan egin ahal izateko kirol gune bat sortu nahi dugu”. Bertan “ez da inor epaituko bere jatorri, sexu edo klase sozialagatik”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen