Matilde Martin: “Ez zen bahiketa izan”, “eztabaidan ukabilaz mehatxatu ninduten”, “Evari barkamenak eskatu dizkiot”

0
2694

Santa Marinako auzo-alkateak adierazi du Eva Abuin zinegotziari eskatu diola Plenoaren inguruko “bideoa sareetatik ken dezala”. PSEko militanteak adierazi du “alkatetzako atea zabalik zegoela, eta irten nintekeen, baina eurak kanpoan zeuden”.

Prentsaurrekoa egin dute gaur arratsaldean Santa Marinako alkatetzan Matilde Martin auzo-alkateak eta Jai Batzordeko Martin izeneko gizonak.

Agerraldi hau igandean “nirekiko gertakari” baten ingurukoa izan da, adierazi du Matilde Martinek.

“Lehenik eskerrak eman nahi dizkiet auzoko bizilagun guztiei, gurekin elkarlanean aritu direnei, eta jaiak antolatu diren bezala antolatzea posible egin dutenei”.

Baloratu duenez, “gertakari hau izan ezik, jaietan dena ezin hobeto gauzatu da”. PSOE-PSEko militanteak bere bertsioa eman du:

“Ni adinekoen omenezko bazkaritik nentorren alkatetzara, arratsaldean, ordura arte egun osoan adinekoekin egon bainintzen”.

Alkatetzaren kanpoaldean, kalean, “ikusi nituen musikadun karro bat, karroaren inguruan presoen aldeko banderola bat eta zenbait pertsona”.

“Nik ez nuen nahi alkatetzaren ondoan presoen aldeko aldarrikapen horiek egotea”. Espazio publiko horretatik “joan zitezela eskatu nien, eta esan nien eurek ez nindutela ni ordezkatzen”.

“Errieta egiten hasi zitzaizkidan, eta esan zidaten nik ere ez nituela eurak ordezkatzen”. Ondoren, Matilde Martinezen hitzetan, “iraindu ninduten eta nik ere eurak iraindu nituen”.

“Ahoz defendatu nintzen, eta ahozko ika-mika bat izan zen”. Beren hitzetan, “eurek ukabilarekin saiatu ziren… ukabilaz mehatxatu ninduten, baina euren ondoan mahai baten inguruan zeuden pertsona batzuek galarazi zieten”.

“Ni alkatetzara sartu nintzen, eta ez nintzen alkatetzatik kalera irtetera ausartu”. Ondoren, azaldu duenez, “alkatetzako atea zabalik zegoen, eta irten nintekeen, baina kanpoan zeuden”.

“Udaltzaingoari deitu egin nion baina ez zidaten kasurik egin”. Alkatetzan izan zen denbora tarte horretan, presoen eskubideen aldeko “pegatinak jarri zituzten alkatetza pareko farola batzuetan, hemengo taberna batean eta lurrean”.

Matilde Martin alkatetzatik irten ondoren, Jai Batzordeko beste kide batekin gutxienez, “pegatinak kentzen ibili ginen”.

Asteartean Osoko Bilkura egin zen, eta gaietako bat adierazpen askatasunaren ingurukoa izan zen, Monterron parkeko sarrerako hesietan pankartak jarri ahal izateko.

Podemos Arrasateko zinegotzia “Eva horixe defendatzen ari zen, behin eta berriz, eta ondoren, galde-eskeen txandan, nire konpai Martinek [goiko argazkian eskuman] hitza eskatu zuen”.

Esan zuenez “batzuentzat askatasun handia, eta beste batzuentzat txikia, nire konpai Matilde bahitua egon da igandean ordubete edo gehiago”.

Gizon honek, Martin izenekoa, (goiko argazkian) gaurko prentsaurrekoan bere bertsioa aldatu du: “Ez nuen ‘bahitu’ esan gura, ‘erretenitua’ baizik”.

Matilde Martinek ere Plenoan adierazi zuen “bahitua” izan zela, baina gaurko prentsaurrekoan errektifikatu eta “erretenitua” izan zela adierazi du.

Gaur Arrasate Podemoseko Eva Abuinek errektifikazio bat eskatu die biei ala biei, hau da, Santa Marinako Jai Batzordeko bi kide hauei.

“Guk errektifikazio hori egin dugu, eta Evari zuzenean idatziz bidali diogu. Telefonoz deitu diot eta esan diot sentitzen dugula, gaizkiulertu bat izan dela”.

“Nik iragarri diot idatzizko errektifikazioa entregatuko niela ere prentsaurreko honetako kazetariei. Baina ikusi dut bideo bat publikatu duela, eta telefonoz deitu diot berriro”:

“Esan diot berak bideoa kenduz gero, nik kazetariei errektifikazioaren testua emango niela. Baina ezetz erantzun dit. Evari bideoa kentzeko eskatzen diogu berriro”.

“Guk errektifikatzen dugu, eta ‘bahitua’ hitzaren ordez orain ‘erretenitua’ diogu”. Martin gizonezkoa “Evari zuzendu zitzaion, bera baino lehen Podemos Arrasateko zinegotziak hitz egina zuelako. Baina edozein zinegotziri zuzendu ahal zitzaion”.

Matilde Martinek adierazi du “Evari barkamenak eskatzen dizkiodala, Bildukoei ordea ez dizkiogu barkamenik eskatzen. Baina kontuan hartu Evari bideoa kentzeko eskatu diodala baina ezetz erantzun didala”.

Azpimarratu nahi izan duenez, Osoko Bilkurakoa “gaizkiulertu bat izan zen, Evaren eta nire konpaiaren artean”.

Matilde Martinek gogora ekarri du “une oso txarrak bizi izan nituela duela hainbat urte. Mehatxuak, eskutitzak,… jaso nituen, eta 15 urtez eskoltatuta joan nintzen. Ez dut halakorik berriro nahi”.

“Alderditik, goiko aldetik, esan didate Evari barkamenik ez eskatzeko, Evak ez duelako bideoa erretiratu. Ezta prentsaurrekoa egiteko ere, baina hemen gaude, prentsaurrekoan”.

Matilde Martinek “mila esker” eman dizkio Martin konpaiari, bera “defendatzeko” asmoagatik. Gizon honek adierazi du “guztiok (bizilagunok, politikariek,…) askatasun maila bera behar dugula”.

Matilde Martinek iragarri du “bilera egingo dudala astelehenean udaltzainburuarekin eta alkatearekin”, eta gehitu duenez “bi pertsonen aurkako salaketa aurkeztuko dut Ertzaintzan”.

Erlazionatutako albisteak:

Santa Marinako alkateak Plenoan esan du igandean “bahitua” izan zela
2022ko uztailaren 21ean argitaratutako albistea

Podemos Arrasatek Santa Marina eta Arrasateko alkateei errektifikatzeko eskatu die
2022ko uztailaren 21ean argitaratutako albistea