Maskotak kaltetzeko asmoz botatako orratzdun saltxitxak berriro Uriben

0
1027

Argazkiak: Herritar bat

Herritar batek jakinarazi digunez, berriro agertu dira orratza duten saltxitxak Uriben. Gertaera ez da berria, orain urtebete ere berdina gertatu zen, hemen albistea: https://mondraberri.eus/barruan-orratzak-zituzten-saltxitxa-zati-batzuk-agertu-dira-uribe-auzoan/.

Duela bi egun, beste bi saltxitxa agertu ziren, duela urtebeteko lorategi berean. Udaltzaingoari deitu ostean, hurrengo goizean, udaltzainek hirugarren zati bat aurkitu zuten.

Saltxitxa hauek aurkitu ziren lorategia:

Gaur goizean, ekainak 7, beste bi saltxitxa agertu dira Uribeko beste lortategi batean. Egoera honen aurrean, herritarrak hau adierazi nahi izan digu: “Badirudi gure maskotak kaltetu nahi dituenak inpunitatez jokatzen duela eta auzo osora hedatzen ari dela”.

Gaurko saltxitxak agertu diren lorategia:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen