“Maskara erabiltzen jarraitzen duzu derrigorrezkoa ez den barnealdeetan?”

1
2334

Maskara atzotik ez da derrigorrezkoa barnealde ugaritan, hainbat salbuespenekin: botiketan, ospitaleetan, anbulatorioetan, garraio publikoetan,… Zure inguruko pertsonek (derrigorrezkoa ez den barnealdeetan) erabiltzen jarraitzen dute ala ez?

Aide Parra:

“Ez, maskarak arnastea zaildu du, batez ere lan egitean. Nik garbiketan lan egiten dut, eta maskararekin lan egiteak asko agobiatzen du. Areago, bero handiagoa egiten hasi denean”.

“Lan batean maskara erabiltzen jarraitzera behartzen naute. Ez litzateke horrela izan beharko, Interneten irakurri dudanez. Ni behartzeko Udalaren agindu bat beharko lukete, baina gai hori nazio mailakoa da”.

“Nik ez dut ika-mikarik eragin nahi, eta eramango dut baina nigatik balitz gaurtik bertatik ez nuke erabiliko. Beste inoiz ez. Bi urteak luze egin zaizkit”.

“Nik derrigorrezkoa ez den barnealdeetan ez dut erabiltzen. Beste batzuek erabiltzen jarraitzen dute, eta ez naute begi onez ikusten, baina erabakia argia da: barnealde ugaritan ez da beharrezkoa erabiltzea. Ni arauak betetzen nabil. Espero dut maskara berriro derrigorrezkoa ez izatea”.

Jonathan Álvarez:

“Ez, niri erabakia ondo iruditzen zait, ados nago, maskarak asko nekatzen du. Beharrezkoa zen maskararen erabileraren inguruko askatasun handiagoa”.

“Maskarak batzuetan pertsonen arteko komunikazioa zaildu du, baita arnasa hartzea ere. Bi urteak luze egin zaizkit”.

“Erabaki pertsonala da (derrigorrezkoa ez den barnealdeetan) maskara erabiltzea edo ez erabiltzea . Erabakia edozein dela, errespetatu behar da”.

Aitor Bedia ‘Hans’:

“Ez, eta ahal bada ez dut inon erabiliko. Atzotik leku ugaritan ez erabiltzetik libratu gaituzte. Nik uste ni nabilen inguruan ere jendeak erabiltzeari utzi dio”.

“Aspalditik lagun asko maskara barik irteten ziren kalera, eta batzuetan toki itxietan erabili behar genuenean, maskara elkarri utzi diogu. Eta nik uste nire inguruan hemendik aurrera ere ez da askotan erabiliko, derrigorrezkoa ez den bitartean”.

“Maskara erabili behar ez izateko albistea oso gustura hartu dut. Oxala maskara inoiz itzuliko ez balitz! Hala ere, erabili nahi duenak erabili dezala, eta erabili nahi ez duenak ez dezala erabili. Eta kitto”.

Jose Mari Otaduy ‘Txosa’:

“Ez, pandemia amaitu delako, Covida gainditu nuelako eta txerto guztiak hartu ditudalako. Horrekin nahikoa da”.

“Kaletik ikusten da jende batek oraindik, kalean ere, maskara erabiltzen jarraitzen dutelako. Nik argi daukat”.

“Maskara derrigorrezkoa zenean, jantzita eraman nuen. Ni Covidaz gaixo egon nintzen pandemiaren hasieran, hau da, kutsatze txarrenen garaian, larrialdi-zerbitzuetan izan nintzen eta ia ospitalizatu ninduten”.

“Azkenaldiko kutsatzeak arinagoak izan dira, nire alabak katarro edo gripe bat bezala pasatu du. Orain ondo gaude”.

Jose Maria Mercader ‘Txantxo’:

“Ez naiz politikariengan fio. Norbera libre da maskara erabiltzeko edo ez erabiltzeko. Nik maskara erabiltzen jarraituko dut, medikuei barnealdeetan maskara beharrezkoa ez dela entzun arte”.

“Izan ere, medikuak dira arazo honetaz jakin dakitenak, eta politikariek soilik eurek nahi dutena dakite. Benetako adituak eta benetan adituak ez direnak daude”.

“Nik medikuei entzun diet oraindik goiz dela barnealdeetan maskara kentzeko. Nik ere hala uste dut. Nik ulertzen dut 8 orduz maskara jarrita lan egiten duten pertsonak nazkatuta egotea. Dendariak esaterako”.

“Nik, ordea, egunean denera 4 ordu inguru erabiltzen dut maskara. Mendira joatean ez dut erabiltzen, ezta kalean nire inguruan inor ez dagoenean ere”.

“Pertsona bakoitzak erabaki dezala (maskara derrigorrezkoa ez den barnealdeetan) maskara erabili edo ez. Nik erabiltzen dut, izan ere, ez da ezer gertatzen: 2 urte daramatzagu maskara jantzita, eta beste denboratxo bat gehiago eramateagatik ez da ezer pasatzen”.

“Gainera, giro freskoa egiten duenean maskarak berotasuna ematen du. Ez da hain txarra”.

Iruzkin 1

  1. Alde ederra,bi egun maskara jantzi barik ta aspaldidanik ez naiz hain ondo sentitu.Maskaretan egunean zehar batek daki zenbat zikinkeri ta birus pilatuko diren ta 2 urtez berauek jantzita eramatea oso gogorra izan da.Maskarak orduoro aldatuz gero txarrik ez,baina hori inork ez du egin.Gripe denboraldian momentu jakin batzutan jantziko dut baina agur maskarillak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen