Emakumeon Antolakunde Sozialistak egitarau propioa antolatu du “zapalkuntza oro gaindituko duen proposamen politiko eraginkorra garatzea urgentziazko lana dugulako”.
Irudiak: Itaia.
“Urgentziazkoa da gure interes eta beharrak lehen lerroan izango dituen proiektu politikoa garatzea eta honen baitan antolatzea”, azpimarratu dute.
Horregatik, “emakume langileon askapena eta sozialismoaren eraikuntzaren beharra aldarrikatzeko Euskal Herriko hamaika txokotan egingo ditu mobilizazioak Itaiak”. Deba bailarari dagokionez, ondoko egitaraua antolatu dute, Emakume Langileon Nazioarteko Egunaren harira:





