“Martxoaren 8ko manifestazioan parte hartuko dugu”

0
631

Arrasateko Pentsionistak Taldeko emakumeek gaurko bilkuran adierazi dute “erabakita daukagula, zaintza partekatua da. Gu barik munduak ez du funtzionatzen”.

Argazkia: Arrasateko Pentsionistak taldea.

Astelehenero legez, Arrasateko Pentsionisten taldeak deituta, bilkura egin da gaur eguerdian Herriko plazan.

Bertako emakumeek baieztatu dute Martxoaren 8a “aldarrikapen eta borroka eguna dela”. Hala, aurten aldarrikatu dute “mugimendu feministarekin batera, pertsona guztiok zainduak izateko eskubidea dugula”.

Gainera, “zainketa-lanak partekatuak izan behar dutela” nabarmenduko dute. Herriko plazan baieztatu dute etziko, “martxoaren 8ko manifestazioan parte hartuko dugula”.

Gainera, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak oro har, Gasteizko Parlamentuan parte hartzeko eskaera egin du.

Hain zuzen, Legebiltzarreko Lan eta Enplegu Batzordean agerpena egiteko eskatu du, gutxieneko 1.080 euroko pentsioaren alde.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen