Emakume Txokoak, herriko zenbait eragilerekin elkarlanean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko hainbat ekitaldi antolatu ditu.
Kartela: Emakume Txokoa / Argazkia: MB artxiboa.
“Martxoak 8a egun seinalatua da, feminismoaren aldarriak kaleratzeko. Izan ere, emakumezkoen* eta gizonezkoen arteko parekidetasuna lortuko bada, feminismoari eta antolakuntzari esker izango da” nabarmendu dute Emakume Txokotik.
Bide honetan, Bell Hooks- aktibista feministari eta berak kaleraturiko ‘Feminismoa denon kontua da’ liburuari eman nahi izan diote ikusgarritasuna aurtengo edizioan:
Aktibistak zioen bezala, “ausardia izan behar dugu iraganetik ikasteko eta printzipio feministak gure bizitzako eremu publiko eta pribatu guztietan nagusi izango diren etorkizunaren alde lan egiteko”.
“Jendartea bere osotasunean interpelatzen du Bell Hooks-ek. Izan ere, arraza, klasea eta sexuaren aurrean norberaren posizioa aztertu eta gero, mundu guztia feminismoarekin bat egitera gonbidatzen du. Hori nahi dugu egin guk ere Martxoaren 8ko egitarauarekin”.

Feminismoa ardatz eta oinarri hartuta, jendarte parekide bat lortzeko bidean, honakoa da datozen egunetarako antolatu den programazioa:
- Martxoak 5: Emakume Migratuentzako Topagunea. ‘Emakumeak borrokan’ tailerra. 16:00-19:00 artean. Aurrez izena eman behar da Emakume Txokoan.
- Martxoaren 7tik 18ra: Martxoak 8ko kartelen erakusketa Emakume Txokoan.
- Martxoak 8: Arrasateko Mugimendu Feministak deituta, 19:30ean manifestazioa Biteri Plazatik, ‘Zapaltzen gaituen sistemari sua! Antolakuntza feminista gure garra’.
- Martxoak 11: ‘Umore feminista oholtzara’ bakarrizketa saioa. Bea Egizabal Ollokiegi, Kaitin Allende Zaldunbide eta Belen Nevado Mendez.
- Martxoak 19: ‘Sexualite eta gorputz esperientzia propio baterantz’ tailerra: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30.
- Martxoak 26: Emakume artisau eta bertako produktuen ekoizleen azoka, Sebero Altube Plazan, 10:00-14:00.
- Apirilak 1: erakusketa-tailerra, ‘Tazolteotl, plazeraren eta pasioaren jainkosa’, 18:00-20:00 artean, kokapena zehazteke. Aurrez izena eman behar da Emakume Txokoan.




