Martxoaren 8ak egitarau zabala eta Helena Azkarragaurizarren kartela ditu

1
536

Datorren astelehenean ospatu egingo da ‘Inor kanpoan geratu ez dadin’ goiburuarekin. Horren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte herriko eragile eta norbanakoek Udalarekin, besteak beste, Martxoak 8ko kartel lehiaketaren erakusketa, antzerkia edota liburu aurkezpena.

Argazkia: Udala / Kartela: Helena Azkarragaurizar Jauregi – Emakume Txokoa – Udala.

Datorren astelehenean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu egingo da, eta egitarauaren antolakuntzan parte hartu dute: Emakume Txokoak, Ekin Emakume Elkarteak, Arrasateko Bilgune Feministak, Pottogorriak, Arrasateko Emakumeon Mundu Martxako plataformak, Arrasateko neska gaztiak taldeak eta zenbait norbanakok. Egitaraua ondokoa da:

Martxoaren 2tik 15era
Martxoak 8ko kartelen erakusketa Emakume Txokoan

Martxoak 5, ostirala
“Itolarriak” antzerkia (gazteleraz), Belen Nevadoren eskutik. 19:00etan Kulturateko Areto Nagusian.

Martxoak 6, larunbata:
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak antolatutako amaierako ekitaldia: “Zubi guztien gainetik. Mugarik ez. Transnazionalik ez”. 12:30-15:40 Irun-Hendaia mugan.

Martxoak 8, astelehena
Elkarretaratzeak
10:30 Gaztelupen eta 11:00etan Arrasateko Institutuan Arrasateko Neska Gazteek deituta.
19:00etan Sebero Altuben Arrasateko Mugimendu Feministak deituta.

Martxoak 11, osteguna
“Romipen, emakume ijitoak berdintasunerako bidean” dokumentalaren aurkezpena eta ostean solasaldia egile eta protagonistekin. 19:00etan Kulturateko Areto Nagusian (gazteleraz).

Martxoak 18, osteguna:
“Salda badago” Euskal Herriko V. Jardunaldi feministen liburuaren aurkezpena. 19:00etan Kulturateko Areto Nagusian (euskaraz).

Martxoak 25, osteguna:
Zinegoak hedapena-film laburraren emanaldia. 19:00etan Kulturateko Areto Nagusian (euskaraz eta gaztelaniaz).

Era berean, Martxoaren 8rako urtarrilean martxan jarritako kartel lehiaketak badu jada irabazlea. Aurkeztutako 20 lanen artean, Helena Azkarragaurizar Jauregiren “Ate gorria” izan da aurtengo lehiaketaren garailea. Hortaz, bere lana Martxoak 8ko kartelaren irudia da, baita esku-orriarena ere.

“Kanpainaren leloa entzutearekin batera bururatu zitzaidan lehen ideiarekin sortu nuen kartela, atearen irudiarekin alegia – azaldu dio Udalari-. Kolore gorria aukeratu nuen, izan ere, kolore horrek epeltasuna adierazi dezakeen arren, arriskua ere sinbolizatzen duelako, eta hori da, hain zuzen nik irudikatu nahi nuena, kale gorrian geratzeko arrisku hori”.

Arrasateko Udalak zein Emakume Txokoak eskerrak ematen dizkiete “lehiaketan parte hartu duten guztiei, baita aukeraketa prozesuan lagundu dutenei ere”.

Lehiaketako lan guztiak ikusgai daude jada martxoaren 2tik 15era bitartean Emakume Txokoan, astelehenetik asteazkenera 09:00-14:00 eta 16:30-18:00 bitartean eta egubakoitzetan 10:00etatik 14:00etara.

Iruzkin 1

  1. Aurkeztutako hogein artean onena hori al zen ?Nortzuk osatzen dute epai mahaia?Zinegotziak, kulturako funtzionarioak,Emakume Sailekoak? Zergak ordaintzen ditugunok azalpen bat merezi dugu

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen