Eragileetako kideek eta norbanakoek hartu dute parte batzar irekietan, 40 lagun batzarreko. Bertan, Emakumeen Mundu Martxa ere jorratu dute.
Batzar irekietan bai Martxoaren 8a bai Emakumeen Mundu Martxa jorratu egin dituzte. Izan ere, aurreko astean Emakumeen Mundu Martxa Arrasaten izan zen, eta aurki Martxoaren 8a izango da.

Emakumeen Nazioarteko Egunari begira, Arrasateko Mugimendu Feminista zenbait ekitaldi antolatzen dabil. Oraingoz aurreratu ahal izan du urteroko manifestazioa M8an bertan egingo dela (astelehena), arratsaldeko 19:00etan Seber Altubetik abiatuta.
Batzar ireki hauetan 40na emakumek jardun dute, eta azpimarratzekoa da, Arrasateko Mugimendu Feminista osatzen duten eragileetako kideez gain, norbanako ugarik ere hartu dutela parte. “Hori pozgarria dela” baloratu dute.

Gaurko batzar irekia esaterako bi areto ezberdinetan egin dituzte, Kulturateko Jokin Zaitegi eta Loramendi aretoetan, Covid-19aren ondorioz.
Martxoaren 8an ez dira ekitaldiak amaituko, eta nabarmentzekoa da aurrerago begira ere ekitaldi gehiago izango direla. “Egunero da Martxoaren 8a, eta horretan jardungo dugu Mugimendu Feministatik”.
