Testua: TuLankide.
First Lego League Euskadi MONDRAGON ekitaldiaren edizio berri bat egiteko hilabete eskas falta denean, antolakuntzak motorrak berotzen jarraitzen du eta ebento handiari begira xehetasun guztiak lotzen ari da, besteak beste boluntarioen arloa ere ari da lantzen. Hainbat ikastetxe eta ikastolatako 300 haur eta gazte baino gehiago bilduko dira Mondragon Unibertsitateko Iturripeko campusean, beren proiektuak defendatzeko eta robotaren jokoa arrakastaz garatzeko prest. Eta dena ondo joan dadin, ezinbestekoa izango da boluntarioen lankidetza. Gazte askorentzat, horrelako dimentsioko ekitaldi batean barrutik parte hartzeko eta bizitzeko modu bat izango da boluntario izatea.
Esperientzia paregabea, dibertigarria, oso teknologikoa eta izugarri erakargarria da FLL Euskadi MONDRAGON. Hala diote, behintzat, aurreko edizioetan boluntario lanetan aritu direnek. Robotikaz, ingeniaritzaz eta gazteen sormenaz gozatzeko aukera izango da beste behin. Gainera, boluntarioek aukera dute FLLn barrutik parte-hartzeko. Antolakuntza boluntario berriak erakartzen eta biltzen ari da, eta bertan parte hartu nahi duten guztiak oraindik garaiz daude. Izena eman www.boluntarioakflleuskadi.innobasque.eus webgunean.
FLL Explore eta FLL Challenge
FLL Euskadi-MONDRAGON lehiaketa ofiziala izango da, eta honek esan nahi du, gure talde sarituak Estatu mailako txapelketara sailkatuko direla.
Martxoaren 5ean FLL Explore eta FLL Challenge erronkak izango dira. FLL Explore 6-9 urte arteko ikasleei zuzendua dago, eta FLL Challenge aldiz, 10-16 urte bitartekoei.
Bolondresen funtzioak:
- Arbitro: Roboten jolasa kontrolatzen
- Epaile: Taldeen lana baloratu eta sariak erabakitzen.
- Floater: Lehiaketak irauten duen bitartean taldeei laguntza emango eman hitzordu ezberdinetara garaiz iristen direla eta egun osoan ondo pasatzen dutela bermatzeko.
- Zientzialari: FLL Junior taldeen lana baloratu eta lorpenak zoriondu.
- Timekeeper & Scorekeeper: Mahai-jokoaren software-a eta partiden iraupena kontrolatu.
- Eremuen arduradun (Field, PIT & Queue volunteer): Lehiaketaren eremuak kontrolatu, taldeek prozesu osoaz gozatzen dutela bermatzeko.