Martxoaren 16ko bertako produktuen azokan Karapaixoa protagonista

0
545

Testua eta kartela: Arrasateko Udala

Martxoaren 16an ospatuko da hurrengo bertako produktuen azoka, eta karapaixoa izango da protagonista nagusiena. Karapaixo salmentarako posible izango da aurrez erreserba egitea Artazubiagan 639651340 telefonoan, Errastikon 646820857 telefonoan edo Irrika
Gluten Freen 647737980 telefonoan, eta azokan bertan jaso.

Bertako produktuen azokara gerturatu eta erosleen artean 12 karapaixo zozkatuko dira egunaren amaieran.

Karapaixoak egiteko tailerra

Karapaixoak egiteko tailerra emango da zapatu horretan Seber Altube plazan bertan. Adin guztietarako tailerra izango da eta 18 lagunentzat lekua dago. Dagoeneko zabalik dago izen-ematea BAZen, 943252000 telefonoan edo izenemateak.arrasate.eus webgunean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen