MARTXOAK 8ko XXIV. Kartel Lehiaketa (2021)

0
509


Lehiaketa honetan edozein pertsonak hartu dezake parte. Aurkeztu beharreko kartelen neurriak 50×70 zentimetrokoak izango dira. Inprimatuta eta euskarri digitalean aurkeztu beharko dira lanak.

Teknika librea izango da.
Kartelek derrigorrean testu hau izan beharko dute: Inor kanpoan geratu ez dadin,

feminismoa aurrera! Lemaz gain, kartelak “MARTXOAK 8” testua ere izan beharko du.

Irabazleak 450 euroko saria jasoko du (sariak PFEZ-ren atxikipena izango du).

Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin dezake Udalak.

Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira lanak. Horrekin batera, kartazal itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.

Lanak Arrasateko BAZera (Arano-Gartzia maisu maistra kalea 8, 20.500 Arrasate-Gipuzkoa) eraman (edo bidali) behar dira. Lanak aurkezteko azken eguna, otsailak 15, astelehena, 14:00ak baino lehen.

Saritu gabe gertatzen diren lanak, erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta hogeita hamar eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren, egileek lanak jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko du Udalak eta horietaz libreki baliatu ahal izango du, eta ez da onartuko erreklamatzeko edo kalte-ordaintzeko eskubiderik.

Saritzen den lana Udalaren esku gelditzen da. Kaleratzeko eskubidea izango du. Udalak jendaurreko komunikaziorako, kopiatzeko eta banatzeko eskubideak ere eskuratuko ditu; eskubide horiek Udalarenak baino ez dira izango.

Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
Lehiaketa honetan parte hartuz gero, esan gura du arau hauek onartzen direla. Arrasateko Udaleko Berdintasun saila

Tel:
943 79 41 39 / 618 206 233 (Emakume Txokoa) 943 25 20 00 (BAZ)

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen