Martxan da Debagoieneko AEKren aurrematrikulazio kanpaina

0
2149

Debagoieneko AEKk hasi du 2026-2027 ikasturterako aurre-izenemate kanpaina. Euskara ikasi edo hobetzen jarraitu nahi duten herritarrek ekainaren 30era arte izango dute izena emateko aukera, hainbat abantailarekin.

Aurrematrikulazioa zabalik dago bai egungo ikasleentzat bai lehen aldiz euskaltegian izena eman nahi dutenentzat. AEKtik adierazi dutenez, epea baliatzen dutenek lehentasuna izango dute taldeak osatzeko orduan, ordainketa malguago egiteko aukera izango dute eta aurtengo ikasturteko prezioari eutsiko zaio.

Kanpaina hau Eusko Jaurlaritzak iragarritako Euskara Bonuaren testuinguruan abiatu da. Jaurlaritzaren asmoa da 2026-2027 ikasturtean euskara ikastea erraztea, 120 euroko ordainketa bakar baten bidez B1 mailara arteko ikasketa-prozesua sustatuz. Debagoieneko AEKk aurreratu du neurri berri hori aplikatzeko Jaurlaritzak ezarriko dituen irizpideak jarraituko dituela.

AEKren arabera, hurrengo ikasturtea prestatzen hasteko une egokia da hau, eta euskara ikasteko edo hobetzeko interesa duten herritarrak aurre-izenematea egitera animatu dituzte.

Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek Debagoieneko AEKren Arrasateko bulegora jo dezakete edo arrasate@aek.eushelbidera idatzi.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen