Martxan dira Arrasateko 37. literatur lehiaketak!

0
628

Beheko testua: AEDko lantaldea.

AED elkarteak antolatzen dituen Arrasate literatur lehiaketen oinarriak kalean daude dagoeneko. 37. edizio honetan, sei lehiaketetan parte hartzeko aukera dute gazteek:

  1. LH5 eta DBH2 mailen artean dabiltzan gazteek, hiru hauek: ilustrazioa, bertso-paperak eta narrazioa.
  2. DBH3 eta Batxilergoko 2. maila edo Erdi mailako heziketa zikloetako 2. mailen artean dabiltzanek beste hiru hauek: komikia, poesia eta mikro-ipuina.

Aurten ere, hainbat sortzaileren laguntza izan dugu oinarriak prestatzeko:

  1. Helena Azkarragaurizar: Marrazkilari arrasatearrak bere lan bat utzi digu gaztetxoenek narrazioak Helenaren lanean oinarrituz idatzi ditzaten.
  2. Kepa Petralanda: Pasa den urtean mikro-ipuin lehiaketako irabazleetako bat izan zen, eta saritu zioten lan hura hartu dugu ilustrazio lehiaketan parte hartuko dutenek oinarri gisa erabiltzeko.
  3. Danel Ezpeleta: Arrasateko argazkilari gazteak bere argazki bat utzi digu mikro- ipuin lehiaketarako. Danelen argazkian inspiratutako lan bat idatzi beharko dute nagusienek.

Lanak aurkezteko epea martxoaren 19an bukatuko da, sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 2an egingo dugularik. Dena ondo, Julen Ribas komikigile eta ilustratzailea izango da aurtengo gonbidatu berezia.

Bukatzeko esan, arestian ere aipatu dugunez, Erdi mailako heziketa zikloetako ikasleek ere parte har dezaketela aurtengo lehiaketetan. Edizio honi buruzko informazio osoa lehiaketen blogean topatuko duzue:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen