Gainera, webgune espezializatuak Ointxen jokatutako pibot estatubatuarra EBAko pibot onena bezala izendatu du.
Eurobasket.com webgune espezializatuak aukeratu egin ditu, besteak beste, EBA ligako talde idealeko jokalariak.
Horien artean Mondragon Unibertsitateko bi jokalari daude: Martin Buesa hegal-pibot gasteiztarra eta Zach Kirschbaum pibot estatubatuarra.
Gainera, Las Vegaseko jokalaria ligako pibot onena izendatu du Eurobasket webgune espezializatuak. Zorionak biei eta Ointxeri orokorrean!