Marte Lasarte taldeak kontzertua eskainiko du Kooltur ostegunetan

0
454

Testua: Kooltur Ekintza / Bideoa: Marte Lasarte

stegun honetan, otsailak 6, Marte Lasarte taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Skakeitan-en aritutako Pello Armendariz eta Borja Antonek sortutako talde berria da Marte Lasarte. Kantuak sortzen eta plazaratzen hasi ostean, bidean Lore Nekane Billelabeitia (Belako) eta Alex Alonso (ETS) batu dituzte zuzeneko indartsuak egiteko asmoz.

Ep-ak argitaratzen dihardute, eta orain arte plazaratutako kantuetan elektronika, post-rock eta new-wave bizia da nagusi.

Arrasaten, Kooltur Ostegunetan, izango da aurreneko kontzertuetako bat.

https://www.instagram.com/marte.lasarte/?hl=es

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen