Marrazki lehiaketa eta Spinning Master Class Musakolako jaietan

0
216

Musakolako jaiak hurbiltzen ari dira, pixkanaka jaietako egitarauko jarduera gehiago ezagutzen ari dira. Marrazki lehiaketa antolatu dute jai batzordeak, Arrasate Margo Taldeak eta Rafa dendak. Lehiaketa 16 urtetik beherakoei zuzenduta dago. Marrazkiak entregatzeko azken eguna bihar, larunbata da. Beraz, parte hartu nahi dutenek denbora dute oraindik Rafa dendan (Eroski) edo jubilatuen tabernan beren marrazkiak aurkezteko. Gaia Musakola izango da.

Bestalde, maiatzaren 13an Spinning Master Class bat egingo da. Jarduera arratsaldeko 17:00etan hasiko da, Musakola kiroldegian. Plazak mugatuak dira eta Musakolako kiroldegian eman beharko da izena aurretik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen