Markuleten Pumptrack pista egiteko proiektua idazteari ekin dio Udalak

0
666

Pumptrack parkearen proiektua 2021-2022 aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan lehenetsi zuten herritarrek: 849 arrasatearrek hartu zuten parte bozketan, eta denera 6.373 puntu eman zituzten. Pumptrackaren proiektuak 1.311 bozka jaso zituen.

Testua: Arrasateko Udala. Argazkia: DV-Beasaineko Pumptracka.

Arrasateko Markulete auzoan Pumptrack pista bat diseinatu, proiektua idatzi eta pista eraikitzeko lizitazio prozesua amaitu berri du Udalak: Poolsport Soluciones S.L. enpresa izan da lehiaketa publikoan emaitza onena lortu duen enpresa. Inbertsioa 82.000 euro + BEZ izango da.

Pumptrack parkearen proiektua 2021-2022 aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan lehenetsi zuten herritarrek: 849 arrasatearrek hartu zuten parte bozketan, eta denera 6.373 puntu eman zituzten. Pumptrackaren proiektuak 1.311 bozka jaso zituen.

Udalak Markuleten 3.900 metro koadroko zelaia erabiliko du proiektu hau burutzeko, eta zirkuitua egiteko aproposena dela ebatzi dute udal teknikariek. Zirkuituko jauzi eta peralteetan lortzen den inertziarekin bakarrik praktika daiteke pumptracka. Hain zuzen ere, kirol-jarduera horren arau nagusia da inertzia aprobetxatu behar dela, debekatuta baitago monopatinen eta patinen kasuan bultzada ematea edo pedalei eragitea bizikletan ibiliz gero. Bihurgune peraltatuak, jauziak eta badenak funtsezkoak dira, horiek izango baitira txirrindularia edo patinatzailea mugiaraziko duen inertzia sortuko dutenak, eta horrek indar eta bulkada hori aprobetxatzen jakin beharko du, pista ahalik eta lasterren zeharkatu ahal izateko.

Parkearen diseinua, proiektuaren idazketa eta pista eraikitzeko lanak 5 hilabeteko epean burutuko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen