Marixe Ruiz de Austri: ” ‘Ez bultza egin’ erakusketara joan behar da gauzak gozatzera, ez ulertzera.”

0
1392

Marixe Ruiz de Austrik (Arrasate, 1999) ‘Ez bultza egin’ erakusketan parte hartu du beste hainbat artistekin. Bertsolari, idazle eta musikari arrasatearrak Bartzelonatik azaldu digu nola izan da proiektu honetan parte hartzea.

Nola sortu zitzaizun erakusketa honetan parte hartzeko aukera?

Erakusketako komisarioa deitu zidan. Erakusketa Arrasaten izan behar zenez, gustatuko litzaiokeela bertako artistak bertan egotea. Gainera aurretik irakurri zituen nik idatzitako lanak, bai Goienan, bai nire blogean, eta asko gustatu zitzaion nire idazteko era.

Zer nolako lana aurkeztu duzu erakusketan?

Nire kasuan testu kritikoa aurkeztu dut.

Zertan oinarritu zara testua idazteko? Antolakuntzatik gairen bat jaso duzu?

Eman zidaten bi hitz testua haien inguruan idazteko, bat izan zen ahotsa eta bestea gorputza. Esan zidaten nolakoa izan behar zen luzera, eta hortik aurrera dena egon zen nire esku.

Zer da testuan kontatzen duzuna?

Erakusketan presente egon behar ziren diziplinak erabili ditut testuak kontatzen zuen istorioa gidatzeko. Testuan rap-aren eta eskulturaren presentzia daude, bizidun batek ez-bizidun baten duen eragina azaltzen du.

Egoera nahiko berezia bizitzen ari gara Covid-a ekarritako pandemiarekin, zure lanean eragina izan du?

Istorio osoa gela baten barruan kokatu dago, beraz, posible da egoera honek eragina izatea lan honetan, modu guztiz inkontzientean. Protagonistak ez dira istorioaren zehar gelatik irteten.

Nola izan da zuretzat etxetik irten gabe sortzea?

Bartzelonatik etxera bueltatu nintzen konfinamendua egiteko, baina nahiko ondo eraman nuen. Txarrena jendearekin ezin egotea izan zen.

Proiektu berriren bat prestatzen hasi zara?

Momentuz ez. Orain disfrutatu nahi dut egindako lanaz, eta jendeak irakurtzeko aukeraz, eta ea zer iruditzen zaien. Jarraituko dut idazten Goienan eta nire kontura, baina momentuz ez daukat ezer publikatzeko asmorik.

Nola animatuko zenuke herritarrak erakusketa ikustera joateko?

‘Ez bultza egin’ erakusketara joan behar da gauzak gozatzera, ez ulertzera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen