Maritxu Kajoiko kartela, egitaraua, eskapularixua,… aurkeztu ditu Komisiñuak

0
2502

Beheko testua eta irudixak: Komisiñua.

Biziberrittuta dator Maritxu, lagun artian ondo pasetako goguak eztielako azken hiru urtietan desagertu. Bi aste be eztie falta urteko egun dotorienaz gozatzeko (urriaren 7an ospatukou), eta heldu da armaixuak zabaldu, hautsa kendu eta atera biharrekuak ateratzeko ordua.

Kartela, egitaraua eta eskapulaixuak:

Dotorezia, umorea eta aldarrikapena uztartu dittugu aurten be, eta dagoeneko prest daukou dana. Atxikita bidaltzen dotzuegu Ane Agirre eta Miren Barrenetxeak eginiko kartela, eskapulaixuen irudixa eta Maritxu Kajoi egunian ziher egongo dien ekitaldixen berri jasotzen dauen egitaraua.

Nobenaixua, ostiralean:

Gogoratu irailaren 30ean, nobenaixua ospatuko dogula, 18:30etik aurrera. Aurten, San Andres Auzoko Jai Batzordea omendukou. Herrixen ein dauen eta eitten dauen lan danagatik jasoko dau enbutu preziatua. Maritxupeien, eta, urteroko lez, primerako ardaue eta gaztaie probetako aukeria egongo da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen