Maritxun ez da txosnarik izango: “Egoera hobetzean, jaialdi bat antolatu asmo dugu”

0
1862

Testua eta argazkia: Arrasateko Txosna Batzordea.

Arrasateko Txosna Batzordeak, ohar labur honen bitartez, jakinarazi nahi luke dagoeneko gehienek susmatuko duten hori; hain zuzen ere, aurtengo Maritxu Kajoi egunean ez dela txosnagunerik egongo, lehen aldiz hainbat hamarkadatan, eta gure kabuz ere ez dugula ordezko ekimenik antolatuko, Maritxutako Komisiñuaren erabakiarekin bat eginez.

Covid-19ak ekarri duen testuingurura moldatu behar izan dugu guk ere, eta San Juanetan bezala, herriko jai giroaren bihotzetako bat antolatzeari uko egin behar izan diogu atsekabez.

Dena dela, aurreraxeago, egoerak hobera egiten duenean, Txosna Batzordean parte hartzen dugun herri mugimenduok badugu asmoa, nahiz eta oraingoz ezin dugun datarik aurreratu, txosnagunearen eremuan jaialdi bat antolatzeko, bai Herri Mugimenduak bere ekimenetarako diru iturria berreskuratu dezan, bai jaialdi herrikoi bat antolatzeko ere, pandemiak utzi digun zapore mingotsa kentzen laguntzeko.

Laster jai gune herrikoi eta aldarrikatzailea berreskuratu ahal izango dugulakoan, aurtengo Ez-Maritxuak lagunekin eta ingurukoekin lasai eta ederto pasatzeko aukera izan daitezela opa dizuegu, herrian gurekin egon ezin diren preso politiko eta iheslariak gogoan.

Gora jai herrikoiak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen