“Maritxu Kajoin ez da txosnagunerik izango baina gozatu eguna, arduraz!”

2
1348

Beheko testua eta artxiboko argazkia: Arrasateko Txosna Batzordea.

Arrasateko Txosna Batzordeak, herriari jakinarazi nahi dio, aurten ere, Maritxu Kajoi egunean txosnagunerik ez dela egongo.

Covid-19 ak, urte eta erdiren ostean, herriko giroa oztopatzen jarraitzen du, eta horren ondorioz, aurreko urtean bezala, herriko jai giroaren bihotzetako bat antolatzeari uko egin behar izan diogu atsekabez.

Txosnagunea ez egoteak ez du esan nahi txosna batzordean parte hartzen dugun herri mugimenduko taldeak geldi egongo garenik. Kaleak gure aldarriez beteko ditugu, arrasate antifaxista, feminista eta zapalkuntza ororen aurkakoa lortu arte.

Baina mezu hau ez da aurreko urteko mezuaren berdina. Azken hilabeteotan egoerak asko hobetu duela kontuan hartuta, jai herrikoiak laster bueltatuko direnaren esperantza osoa dugu. Aurten esan dezakegu bukaerako argia hurbil ikusten dugula, eta ziurtatzen dizuegu hurrengo urtean gogor eta gogotsu bueltatuko garela txosnagunera!

Bitartean, disfrutatu eguna gertukoekin eta arduraz!

Ardaua bezain gorrixa, bihotza ta herrixa!

2 IRUZKIN

  1. 1,8 ko izidentzia eta honeik parrandan bakarrik pentzetan. Holan jarraitzen badou, Arrasate da sartuko iñoiz Zona Berean. Ay ene.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen