Testua eta kartela: Arrasateko Udaletik.
Arrasateko Udaleko Berdintasun Sailak, Arrasateko Mugimendu Feministarekin koordinaturik, “Maritxu Kajoi” egunean (JAI EGUNA BERTAN BEHERA GERATU DA) eman daitezkeen Indarkeria Matxistei aurre egiteko arreta TELEFONOA eskura izango dituzte arrasatearrek.
Aurten, urriaren 1ean, arratsaldeko 20:00etatik, urriaren 2ko goizaldeko 8:00ak arteko arreta telefono zerbitzua egongo da. Bertan, jaietan gertatzen den edozein eraso sexistaren aurrean, informazioa, aholkularitza eta beharrezkoa balitz eta erabiltzaileak propio eskatuz gero, aurrez aurreko arreta eta laguntza eskainiko da. Telefono zenbakia 688 809 137 izango da eta hainbat lekuetan egongo da ikusgarri.
Azkenik, Indarkeria Matxistarik gabeko Maritxu Kajoi egunaren aldeko aldarria eginez agurtzen gara.
Baina, “(JAI EGUNA BERTAN BEHERA GERATU DA)” edo ez?
Bai, baina badakite jendeak ez duela beteko. Hau da dugun gizartea. Benetan penagarria da.
Ze aspergarrixak zarien Ned Flandersak. Badakitzue ze in Ostiralien: ez urten etxetik eta elegante jantzi hurrengo egunian Elizara Juteko.
Agian zuen planera apuntatuko naz. Botelloi in eta ertzaintza etortzen denean harrikadak eta botilak jaurti. Gero si akaso, lapurtzen badidate, bortxatzen badidate, jotzen badidate edo beste edozein gauza, orduan bai haiengana negarrez joango naiz salaketa jartzera.
Normala da telefonoa jartzea, nahiz eta jairik ez egon… Egunerokoak baitaude erasoak, bai neskeei ta baita mutileei ere….