Maritxu Kajoiko egitaraua prest dago komisiñuak aurkeztuta

0
2495

Irudiak: Maritxu Kajoi komisiñua

Maritxu Kajoiko komisiñuak eskapularixua eta kartela aurkeztu ostean, egitaraua aurkeztu du: “bi aste be eztie falta urteko egun dotorienaz gozatzeko (urriaren 3an ospatukou), eta heldu da armaixuak zabaldu, hautsa kendu eta atera biharrekuak ateratzeko ordua” adierazi dute.

Kartela, egitaraua eta eskapulaixua ikusgai

Azaldu dutenez, aurten ere, dotorezia, umorea eta aldarrikapena uztartu dituzte, eta dagoeneko prest daude kartela, egitaraua eta eskapularixua. Hemen ikusgai, Ane Agirre eta Miren Barrenetxeak eginiko kartelarekin batera, eskapulaixuan irudia eta hausnarketa, Maritxu Kajoi eguneko ekitaldien berri jasotzen duen egitaraua, zorion agurrak eta laguntzaileak.

Nobenarixua ostiral honetan

Azkenik gogorarazi dute  irailaren 26an, (ostirala) nobenaixua ospatuko dutela, 18:30etik aurrera. Aurten, Kooltur Ekimena omenduko da. “Herrixen ein dauen eta eitten dauen lan danagatik jasoko dau enbutu preziatua. Maritxupeien, eta, urteroko lez, primerako ardaue eta gaztaie probetako aukeria egongo da” adierazi du komisiñuak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen