Maritxu Kajoi Komisiñuak ez du jairik antolatuko

1
1554

Testua: MKJ / Argazkia: MB artxiboa.

Maritxu Kajoi Komisiñuak, jaiaren antolatzaileak, aurten ere ez du baldintzarik ikusten jairik antolatzeko. Hala ere, debekuen garaiotan herritarren esku utzi du arduraz eta askatasunez egunaz gozatzeko aukera.
Ohituak ginen ardo beltzaren eta zuriaren artean aukeraketa egiten. Orain aldiz, Pfizer edo Astrazenekaren artean erabakitzea askatasun ikur bihurtu dute zenbaitek. Baina konturatu gabe, herriak poliziez inguratuta, etxeko sartu-irtenak mugatuta eta txikiteorako koadrilen lagun kopurua murriztuta ikusi ditugu, hobe beharrez eta erantzukizun kolektibotik egin duguna.

Bitartean, ordea, fabriketan hiru erreleboek berdin jarraitzen zutela edo eta ikasgeletan ikasle kopuru berdinak pilatzen zirela ikusten jarraitu dugu. Oinarri epidemologikorik gabeko neurriekin zorabiatututa segitzen dugu oraindik, baina oinarrizko neurriak hartzen jarraitzea dagokigu.

Sindemia garai luze honek erakutsi digu ez direla osasunaren aurkakoak tabernariak, gazteak, kontzertuak eta herrigintza bera, etengabe jo puntuan jarri gaituzten arren.

Maritxu kajoi komisiñuak ezkortasuna eta debekuak gaindituz baikortasunerako aukera zabaldu nahi dio Arrasateko herritarrei. Noski, ikasitako osasun neurriak betez eta ardura kolektiboari muzin egin gabe.

Zaindu gaitezen eta segi dezagun bizitzen!

Iruzkin 1

  1. Nire ustez, Maritxu batzordeak antolatu ala ez, jendeak ospatuko du jaia biziki. Ea kutxaketa zakarrik gertatzen ez den.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen