Covid-19aren salbuespen egoerak bultzatuta, ez da 1977tik lehen aldiz ospakizunik antolatuko. Komisiñuak “herritar, eragile zein koadrilei arduraz eta erantzukizunez jokatzea” eskatzen die. Aurrera begira, jairako baldintza egokiak “betetzen diren momentuan jaia antolatzeko” konpromisoa hartu du.
Beheko testua: Maritxu Kajoi Komisiñua.
Urteko sasoi hontarako, honezkero, komisiñoko taldekidiok Maritxu Kajoi jaixa preparetan hasitta egon izen gare. Halatabe, COVID19xak erainddako salbuespen egoeria dala eta, eta jaixa antolatzeko inungo bermeik eztauela ikusitta, aurtenguen Maritxu Kajoi ez ospaketako erabakixa hartu dou. Hori dala ta, aurten ez da eskapulaixo, kartel edo egitaraurik egongo, ezta urtero antolatu izen doittugun ekitaldi eta ekintzaik bez.1977ttik lelengo aldiz, urriko lelengo eguakotxien ez da ospakizunik egongo Arrasaten eta herrittar, eragile zein kuadrilei, egun horretan arduraz eta erantzunkizunez jokaketako eskatu gura dutzeu. *Traje ta soineko dotoriek armaixuan isteko eguna izengo da aurtengua, zoritxarrez. Hori hola bada be, osasun eta baldintza sozialak beteten dien momentuen jaixa antolaketako konpromisua hartzen doula be adieraztia gureko geuke.*
Hurrengo Maritxu Kajoi lagunartien eta batera ospatzia bakunaik biheko ez dauen miraririk haundixena izengo da.