Maritxu Kajoi jaia ospatzear da, gaur ostirala Nobenaixuaren txanda

0
1937

Bideoaren grabazioa: Iñaki Gurrutxaga ‘Harristi’.

1977an sortua, Maritxu Kajoi herritarren artean jai maitatuenetako bat da, eta aste bat baino ez da geratzen egun-gau handirako.

Gaur arratsaldean, berriz, eta 18:30etik aurrera Herriko plazan, Nobenaixua ospatuko da eta iluntzeko 20:00ak aldera Kooltur Ekintzak omenaldia jasoko du.

Izan ere, 15 urte baino gehiago daramatza kultura-ekitaldiak eta batez ere kontzertuak antolatzen. Zorionak Kooltur!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen