Testua eta irudixa: ‘Erdiko Kaleko Komisiñua’.
Aupa Arrasate!! Danok dakigun moduen etxien egotia ez da errexa itxen, Atxabaltarrekin daukogun pike sanua jarraitxuz, Erdiko Kaletik dei bat zabaltzia gure dou Arrasate osora.
Arrasatearrok daukogun gauza onen artian poteua eta parranda zaletasunak die, eta gure patroi Maritxu Kajoi be badaukou txikiteruak zaintzeko!!

Horregaitxik hemendik danok animatzen zaitxuztegu, apirilaren 4an zuen balkoietara dotore-dotore urtetera txanpan, eskapularixo ta guzti, eta danon artian Maritxu Kajoi ospatzia, orainguan gure balkotietatik bada be.
Hortarako Youtuben zuzenian abesti ezberdinak jarriko die eta link horren bitartez Arrasate osuan entzutia daukogu helburu (ez espero inungo dron bidezko irudi guaporik 😉 musikia baino ez dogu jarriko).

Honez gain, bakoitzak bere balkoiak ondo apaindu eta momentu hortako argazki eta bideuak jasotzia nahi ditxugu, horiekin bideotxo bat itxeko Arrasate osuaren izenien, hau ondo gordeta geratzeko!! Danon artien egun ilun hauek argitzeko!! Gora Arrasate!!
Musika zuzenean jartzeko esteka: https://www.youtube.com/watch?v=9pnRzEmpYK0&feature=youtu.be
Zuen bideoak helbide honetara bidali: goikoronavirus19@gmail.com
Eskapularixuak mozteko eta lepuen ixegitzeko: