Beheko testua: Joxefe Diaz de Tuesta.
Aspaldiko, kuadrilla!
Joan den ostiralean Maritxu Kajoi ospatu zen Arrasaten handikiro ospatu ere. Alde zaharreko kaleak jendez lepo, eta giro onean. Betiko moduan, alegia.
Nobedaderik izan zen, ordea. Festaren 50. urteurrena zela eta edo, ama birjina kajoitik jaitsi eta kalez-kale ibili zen komisiñoko kideek lepoan hartuta.Jaiaren aurtengo leloa, berriz:
Herrittik eta
herrixandako
50
urte
autogestiotik
jaixa eitten!
Hemen aurtengo argazki bilduma, Maritxu Kajoi egunean egindako argazkiekin osatutakoa.




