‘Erdiko Kaleko Batzordeak’ antolatuta, gaur iluntzean Maritxu Kajoiren bertsioa ospatu da. Giro jaizaleena kale honen goialdean izan da, Markel Goikolea DJak giroturik. Arrasateko beste hainbat jai zalek ere balkoira irten dira dotore-dotore, Musakolan eta Santa Teresan esaterako. Osasungintzako langileentzat txaloak izan dira gaurkoan ere. ‘Harristi’k ere topa egin du Eskoriatzatik. Hona hemen hainbat irudi:















