Hiru hamarkada baino gehiago egin ditu Osasun Publikoan, eta fundazioak azpimarratu du “esperientzia kontrastatua duela proiektu sanitario eta soziosanitarioen lidertza eta irakaskuntzaren kudeaketan”.
Argazkia: Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Azken urteetan lan egin du Tolosaldeako eta Bidasoako ESIetan (Erakunde Sanitario Integratuetan).
Gainera, fundaziotik nabarmendu dute “eskarmentu luzea duela diziplina anitzeko profesionalekin lantaldean, eta eurekin heldu die zenbait proiektu sanitario eta soziosanitario”.
Medizinan eta Kirurgian lizentziatua da, eta Cum Laude doktorea Nafarroako Unibertsitatean. “Parte hartu egin du asistentziaren kalitatea hobetzeko proiektu aitzindarietan, adibidez”:
“CareWell europar egitasmoan, gaixo kroniko konplexuen ingurukoa, eta CRETA egitasmoan, erretinopatia diabetikoaren baheketa automatikoaren inguruan”.
Era berean, “irakaskuntzarekiko eta profesionalen formakuntzarekiko konpromisoan nabarmendu da”.
Horrela, “irakasle aritu da masterretan, ikastaroetan zein tailerretan, kudeaketa sanitarioa, osasun digitala eta antolaketaren eraldaketa gaitzat hartuta, bai nazio mailan, baita nazioartean ere”.
Gaur egun Signo Fundazioaren lehendakaria da, eta “sustatzen ditu lan kolaboratiboko ekimenak zerbitzu sanitarioen kudeaketa, berrikuntza eta efizientzia proiektuetan”.
Halaber, Asociación de Salud Digital delakoaren lehendakariordea da, eta Sociedad Española de Directivos Sanitarios (SEDISA) delakoaren Euskadiko zuzendaritzako kide.
Zuzendari gestore berriak azpimarratu du “bat egin dudala izen oneko talde batekin, sektorean ibilbide luzea duena, eta bere lanarekin oso konprometitua, eskualdean arreta sanitarioan eta soziosanitarioan erreferente izatea lortu duena”.
Ospitalarioak Fundazioa Euskadik adierazi duenez “Marisa Merinoren lidetzak lagundu egingo du instituzioak Euskal Herrian duen misioa bultzatzen, proiektu berriak abiatzen eta egungo erronkei aurre egiten”.
Ospitalarioak Fundazioa Euskadi (lehengo Aita Menni Ospitalea) “irabazi asmorik gabeko erakunde kanoniko bat da”.
Jarraipena ematen dio Madrilen Hermanas Hospitalarias izenekoek 1881an hasitako lana, baita 1898an Gipuzkoan ere.
Bere misioa da “laguntza integrala ematea buruko osasunean, neuroerrehabilitazioan eta garuneko kaltean, desgaitasun intelektualean eta psikogeriatrian”.
Egoitza Arrasaten dauka eta 1.250 profesionalek dihardute bertan. “Erabateko ospitalizazio eta ospitalizazio partzialeko 1.500 ohe eta plazari arreta egiten die, bere 22 zentro asistentzialetan nahiz Administrazioko erakunde publikoen kudeaketan. Halaber, urtean 40.000 kanpo-kontsulta egiten ditu”.




