Argazkia: Goienagusi.
Asteazkenean, otsailaren 3an, goizeko 10: 00etan, Goienagusik antolatuta, Marina Lertxundik ‘Orkestra Sinfonikoa: Batuta handiak’ hitzaldia eskainiko du Kulturaten. Gai honen inguruan zuzendari zarauztarrak eskainiko duen hirugarren hitzaldia izango da.
Oraingoan, Lertxundik berak azaldu duenez, “Orkestraren eta bere instrumentuen eboluzioa errepasatuko dugu, orkestrako zuzendari ospetsuenen bidez ezagutzen dugun orkestra sinfonikora iritsi arte: Xabier Roth, Gardiner, Zubin Mehta, Antonia Brico, Barenboim, Dudamel, Inma Shara. Asturiasko Printzesa sarien edizioan sarituak ere gogoratuko ditugu: Ennio Morricone eta Jon Williams. “
Marina Lertxundi, zarauztarra, koru zuzendaritzan lizentziatua da. 25 urtetik gora daramatza koruak zuzentzen. 14 urte luzez Zarauzko Andre Maria Erregina parrokian Shola Cantorum parrokia-korua zuzendu zuen. Egun Donostiako Ekintza Ikastolan haurren koru bat eta helduen koru bat zuzentzen ditu. Aspaldidanik Gipuzkoan zehar musikaren historiaren inguruko kurtsoak ematen ditu. 2013ko Irailean, Marina Lertxundi Zarauzko “Imanol Urbieta” udal musika-eskolako zuzendari izendatu zuten.