Mariatxien doinuek Arrasateko kaleak bete zituzten atzo

    0
    1023

    Atzo Ibai-Arteren eskutik, Mariatxi Festa ospatu zen. Lehenengo kontzertua Txoko tabernako terrazan izan zen. Tolin el Mariatxi izan da bermuta girotzeko arduraduna. Tolinek, Santurtziko mariatxiak, bermuta girotu zuen rantxerekin, festari kolorea eta beroa emanez Mexikoko kantekin. Txikitatik musikarekiko zuen pasioa handituz joan zen eta, bereziki, arrantxerekiko zaletasuna, artista ezagun ugarirekin lan eginez: Pimpinela, Manolo Escobar, La Década Prodigiosa, Raúl, Mocedades, etab.

    Bestalde, arratsaldean, Mariachi Zacatecasek, Mexikoko musikaren Nafarroako mariachi adierazgarrienetako batek, Mexikoko onenarekin alaitu zuen Herriko plaza. 20. urteurrena bete berria dute, eta mota horretako musika entzuten duenaren emozioak ez ezik, grina ere erakarri nahi dute. Eskaini zuten ikuskizun berria Jorge Negrete, José Alfredo Jiménez, Vicente Fernández, Juan Gabriel edo Rocío Dúrcal bezalako mexikar musikako ordezkari handiei eskainitako omenaldia izan zen.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen