MARIATXI FESTA: Tolin el Mariachi eta Mariachi Zacatecas

0
349

Ibai-Artek antolatuta, maiatzaren 28an, larunbata, Tolin el Mariachik eguerdiko 13:00etan Txoko tabernaren ondoan kontzertua emango du. Mariachi Zacatecas 19:00etan Herriko plazan arituko da. “Festara gonbidatuta zaude, baina 25 VIP MAHAI zozkatuko ditugu emanaldietarako” adierazi du Ibai-Artek.  

Testua eta kartela: Ibai-Arte.

Hala, eguerdian, Tolinek, Santurtziko mariatxiak, bermuta girotuko digu rantxerekin, gure festari kolorea eta beroa emango dio Mexikoko kantekin. Txikitatik musikarekiko zuen pasioa handituz joan zen eta, bereziki, arrantxerekiko zaletasuna, artista ezagun ugarirekin lan eginez: Pimpinela, Manolo Escobar, La Década Prodigiosa, Raúl, Mocedades, etab. Ezin duzu bere ikuskizuna galdu, asko zaintzen ditu bere rantxerak, boleroak, corridoak,… eta Euskaditik Mexikora eramango gaitu bere musika-bidaian.

Gero, arratsaldean, Mariachi Zacatecasek, Mexikoko musikaren Nafarroako mariachi adierazgarrienetako batek, Mexikoko onenarekin alaituko gaitu. 20. urteurrena bete berria dute, eta mota horretako musika entzuten duenaren emozioak ez ezik, grina ere erakarri nahi dute. Taldea bi ahotsek (emakumezkoa eta gizonezkoa), bihuelak, gitarrak, gitarra-handiak, bi tronpetak eta hiru biolinek osatzen dute, eta bakoitzak bere esperientzia eta ukitu pertsonala eskaintzen ditu. Guztiek batera ordea, beren musikak eskaintzen duen ikuspegi eta sonoritatea eskaintzen dute. Eskainiko diguten ikuskizun berria Jorge Negrete, José Alfredo Jiménez, Vicente Fernández, Juan Gabriel edo Rocío Dúrcal bezalako mexikar musikako ordezkari handiei eskainitako omenaldia izango da. Animatzen zara?

Festara gonbidatuta zaude, baina 25 VIP MAHAI zozkatuko ditugu emanaldietarako. Vip mahaiak, gehienez lau lagunentzako mahaiak dira, kontzertua leku pribilegiatu batean ikusteko, edariarekin eta janariarekin.

Zozketan parte hartu nahi baduzu, oso erraza da: Arrasaten Arrasate txartelarekin erosi, erosketa-tiket baten argazkia 688734149 WhatsAppera bidali edo Instagram edo/eta Facebook-eko gure kontuaren zozketaren argitalpenak partekatu besterik ez duzu egin behar. Zein zozketatan parte hartuko duzu? Guztiekin ausartzen zara? Zuk erabaki!

Vip mahaietako bat irabazten baduzu, maiatzaren 23tik 26ra bitartean Altuna Lurrindegitik igaro besterik ez duzu egin behar, merkataritza-ordutegian, saria jaso eta esperientzia honetaz gozatzeko. Hau da, zuk aukeratutako konpainian kontzertuaz, ardo-kopa eta hainbat pintxorekin gozatzeko. Konpainia zuk aukeratu!

Parte hartu eta zorte on!!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin. 

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen