Mariatxi doinuen erritmora egin dute kantuan Herriko plazan

0
517

Ibai-Artek antolatuta, Txingones de la Rencle taldeak Herriko Plazan ikus-entzulez bete du arratsaldean. Lehenengo kontzertua Txoko tabernako terrazan izan zen. Tolin el Mariatxi izan da bermuta girotzeko arduraduna.

Txingones de la Rencle Nafarroako mexikar eta rantxera talde gazte bat da. Taldea 6 musikarik osatzen dute: abeslaria, 2 tronpeta, akordeoia, baxua eta gizonezko ahotsa, eta gitarra. Abeslariaren ahotsa eta, eszenatokian duen erraztasunarekin, primeran pasa dute ikusleek.

Errepertorio zabala abestu dute, mexikar ezagunenekni eta abesti modernoagoekin, eguraldiak lagundu ez arren, Herriko plaza girotu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen