Argazkiak ez du kalitaterik, baina aukera ematen dit mende erdiko jauzia egiteko, gaurko moduko eguneraino. 1971ko abenduaren 26 zen, San Esteban. Arrasateko Udal Musika Bandak bere kiderik beteranoena omendu zuen, musika elkartean berrogeita hamar urte eman ondoren. Mariano Azkarate Berezibar “Zelaitxo” zen omendua, Bandan lehen aldiz 1921ko azaroaren 13an jo zuena.