Idazle arrasatearrak azaldu du “klima aldaketaren kontra” dabiltzan bi gazteren istorioa kontatzen duela, eta borroka honetan “performace oso berezia antolatuko dute Bilbon”. Idazkerari dagokionez “liburu arina da, dialogo bizi eta akzioz betea”.
Marian Porcelek liburua idazteko Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza bat jaso du, eta orain, Elkar argitaletxeak publikatu du, gazteei zuzendutako ‘Taupadak’ sailean.
Eleberri honetan “klima aldaketaren kontra azaldu diren gazteak islatu nahi izan ditut nobelan”. Izan ere, “mundu mailan milaka gazte mobilizatu ziren orain dela ez hainbeste, klima larrialdiaren arazoa gobernu guztien mahai gainean jartzeko. Orain pandemia sanitarioarekin, badirudi ahaztu egin zaigula denoi, baina klima aldaketaren arazoak hor segitzen du”.
Gazteen kezka hori, borroka hori, jaso nahi izan du liburuan, 2019. urtean giroturik” Izan ere, iazkoa “mugimendu ekologistak bere indarra erakutsi zuen urtea” izan zen.
“Alde horretatik mobilizazioen kronika txiki bat ere bada, eta besteak beste, protagonistek ikasleen lehen mundu greban edota Urruñako G7aren kontrako kontra-gailurrean hartzen dute parte”.
Naia eta Bele, hamasei eta hamazazpi urte dituzte, hurrenez hurren. “Gizakiok mundua hondatzen ari garela uste dute, eta zerbait egin behar dutela berandu izan baino lehen. Horregatik, performance oso berezia antolatuko dute Bilbon”.
Idazkerari dagokionez “liburu arina da, dialogo bizi eta akzioz betea. Bi lagunen arteko adiskidetasun istorioa ere bada, sentimenduak eta gazte izatearen buruhausteak ere azaltzen direlarik”.
‘Nevermore’ Elkar liburu-dendetan aurkitu dezakezue. Zorionak Marian!