Marian hiltzeagatik 12 urteko kartzelaldia jarri dio Las Palmasko Entzutegiak Campillori

0
466

Emakume arrasatearraren familiak 20 urteko espetxe zigorra eskatua zuen epaiketan. Las Palmasko Entzutegiak sententzia jakinarazi du oraintsu, eta 4 hilabeteko espetxealdia ere ipini dio gizonezkoari, Marianen gorpua profanatzeagatik.

Argazkia: MB artxiboa.

Las Palmasko Probintzia-Entzutegiko Bigarren Atalak bere sententzia orain dela gutxi jakinarazi du.

Epai hau oinarritu da zinpeko epaimahaiaren berediktuan, eta berediktuak berretsi zuen, besteak beste, Manuel Ramón Campillo García izan zela hiltzailea.

Hala ere, zinpeko epaimahaiak ez zuen hilketan generoarekin zerikusia zuen larrigarririk ikusi. Bai, ordea, bi larrigarri:

Marian Ibarluzea eta Manuel Ramón Campillo García bikote zirela, eta gizonezkoa ez zegoela hilketaren unean drogaturik.

Marianen familiaren abokatuak epaiketan 20 urte eta 5 hilabeteko kartzela zigorra eskatu zuen, erailketagatik eta gorpua profanatzeagatik.

Kanarietako Gobernuak eta Fiskaltzak 15 urte eta 5 hilabeteko kartzela zigorra eskatu zuten, bi delitu berberengatik.

Azkenik, hiltzailearen abokatuak guztira 5 urte eta 3 hilabeteko espetxealdia eskatu zuen.

Epaiketa otsailaren 1ean bukatu zen, eta ordutik Pilar Parejo epailearen sententziaren zain izan dira aldeak.

Epaileak orain gutxi sententzia jakinarazi du: guztira 12 urte eta 4 hilabeteko kartzela zigorra. 12 urte homizidioagatik eta 4 hilabete gorpuaren profanazioagatik.

Horretan zerikusia izan du ikerketak ez zuela argitzerik izan Campillo Garcíak nola hil zuen Marian, gizonezkoak gorpua kiskalia baitzuen, frogak deuseztuz.

Epaiak ez du heriotza erailketatzat hartu, homizidiotzat baizik, eta horregatik zigorra txikiagoa izango da.

Erasoen biktimek edo erasoen lekuko direnek, ondoko laguntza-zerbitzuak dituzte eskura, ondoko telefono zenbakietan:

Udaltzaingoa: 943 25 20 10 edo 092

Larrialdiak: 112

Eusko Jaurlaritzaren 24 ordutako zerbitzua: 900 84 01 11. Honek ez du telefono deiaren arrastorik uzten eskuko telefonoan.

Arrasateko Emakume Txokoa: 943 79 41 39

Arrasateko Gizarte Zerbitzuak: 943 25 20 07. Hau ez da urjentziazko kasuetan bertara deitzeko baina bai beste uneetarako.

Erlazionatutako albisteak:

Marian Ibarlucea gogoratzeko isiltasuna egin da Herriko plazan
2021eko urtarrilaren 2an argitaratutako albistea

Campillok Marian hil zuela eta bikote zirela frogatutzat eman du zinpeko epaimahaiak
2024ko otsailaren 2an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen