Mariam Ibarlucea gogoratzeko isiltasuna egin da Herriko plazan

1
2611

Arrasateko Emakume Mundu Martxa, Arrasateko Bilgune Feminista eta Pottogorriak antolatuta, biolentzia matxistaren ondorioz gizonezko batek Kanariar Uharteetan bizi zen arrasatearraren erailketa salatzeko elkarretaratzea egin da gaur eguerdian Herriko plazan. Herritar ugari hurbildu dira Marian Ibarlucea gogoratzeko. Emakundeko eta udaleko alderdi politikoen ordezkariak ere bertan egon dira. Arrasatearra gaztetatik herritik kanpo bizi izan da, azken urteetan Kanaria Handian, Galdar herrian, eta 60 urte zituen.

Hona hemen elkarretaratzean irakurritako testua:

Erlazionatutako albisteak:

Indarkeria matxistak arrasatear bat erail du Kanarietan

Emakume arrasatear baten erailketa matxista salatzeko bilkura egingo da bihar

Iruzkin 1

  1. Ba hori, kokoteraino nago beti egoera berdinketaz. Gizon batek emakume bat hiltzen du eta dirudi emakume guztiak zapaldua daudela. Beitu, ez da gizonon arazoa gizon horren arazoa baizik. Esperoan nago emakume batzuk bere seme alabak hiltzen dituztenean horrelako kontzentrazioak ikusteko. Lotsagarria da nola politizatzen dituzten horrelako kasuak. Okerrena da gaur egun bihitz honeko gizonok beldurtuta gaudela zerbait esatera “matxista” hitza ez entzuteko. Ez ditut bazterrak nahastu nahi baina denok dakigu zer gertatzen den bikote baten bereizketa batean, nora doaz umeak eta nor gelditzen den etxearekin. Hortaz ez da ezer entzuten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen